Joan eduki nagusira

Ibilbideak

Zegamatik eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaletik abiatzen diren ibilbideak. Ibilbide bakoitzaren fitxa osoa Goierri Turismoaren webgunean duzu.

Ibilbide homologatuak

Gipuzkoako Foru Aldundiak homologatutako PR eta SL ibilbideak, Zegama inguruan eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalean.

Aizkorrira igoerak

Ibilbide gaikak

Zegamak bere herrian prestatutako ibilbideak. Gehienak Anduetza Parketxetik abiatzen dira.

Donejakue bidea

Trail gunea

EH Trail Guneak mendian korrika egiteko egokitutako gunea da: maila ezberdinetako ibilbide homologatuak, seinale bereziekin, eta mendi lasterketa ezagunen ibilbideak, urte osoan markatuta. Euskal Herrian bost sarrera ditu, eta Goierrikoa Zegaman dago, Aizkorri-Aratz Parke Naturalerako sarbide. Zegamatik zortzi ibilbide egin daitezke, Zegama-Aizkorri maratoiarena barne, eta herriko kiroldegian aldagelak eta dutxak daude. Abaltzisketako sarrerarekin 35 km-ko ibilbide batek lotzen du.

Seinaleak bide onetik zoazela gogorarazteko baino ez dira: GPSa erabiltzea derrigorrezkoa da. Eguraldi txarrak bertako korrikalariei ere asko zailtzen die bidea.

EH Trail Guneak webgunea

Argazkiak: Goierri Turismoa.