1842. urtean hasi zen eraikitzen. Txikia eta karratua da eta ez du kanpoko zein barneko apaindura artistikorik, kristo handi bat du erdian eta errotarria aldare gisa.
1641. urteko idazki batean jadanik aipatua. Baseliza honek erretaula xumea du eta aldarean gailentzen den San Pedroren irudi zizelkatua. Aldarearen oinean, II. mendeko erromatar inskripzioak dituen harlauza handia dago.
Txikia eta zaharberritua. Duen elementurik antzinakoena eta nabarmenena baselizaren hormetariko baten kanpoaldean duen Errenazimendu garaiko ur bedeinkatua gordetzeko ebakidurez apaindutako ontzia da. Ahozko tradizioaren arabera, tenplarioek eraiki zuten.
Ahozko tradizioak dioenez, hau izan zen herriko lehenbiziko parrokia. Agiritegietan berari buruz agertzen den aipamenik antzinakoena 1488.koa bada ere, zaharragoa denaren ustea dago. Bere egurrezko egiturari esker nabarmentzen da.
1969. urtean hormigoi pikonatuz eginiko eraikin berria. Bere barnean birjina eta santu baten irudi gotiko zizelkatuak gordetzen dira, lehenago San Adriango haitzuloko baselizan egon zirenak, hain zuzen.
Aizkorriko gailurrean kokatua dago baseliza txiki hau eta 1760 urtean dokumentatu zuten. Inguru honetan aurkitu zuten egurrezko gurutze baten ohoretan eraikia dela esaten da.
Francisco Jose Arregi eltzegileak XX. mende hasieran eraiki zuen Intxausti buztinolaren ondoan, lur buztintsuak irabiatu eta esmaltea lortzeko mineralak ehotzeko. Euskadin dagoen mota honetako errota bakarra da.
XIX. mendearen bigarren erditik aurrera martxan egon zenaren berri dugu, behintzat Gerra Zibila hasi zen arte. Teileri honetan eraikuntzarako zeramikazko materialak, teilak, adreiluak, baldosakā¦ lantzen ziren.
Eraikuntza nahiko berria; aurrekoa armada frantsesak Independentzia gudan suntsitu ondoren 1814. estilo neoklasikoa jarraituz eraikia.
Tomas Zumalakarregi jeneral karlista ormaiztegiarra zendu zen etxe honetan. Hori dela-eta, Zegaman bertan hilobiratu zuten eta bere ohoretan mausoleo handi bat eraiki zuten Elizan.
Bere jatorria XV-XVI. mendeetan kokatzen bada ere, eraldaketa ugari jasan zituen XVII eta XVIII. mendeetan. Elizan aurkitzen diren elementu aipagarrienak Aizkorriko gurutze erromanikoa, Iruetxetako amabirjina gotikoa eta Zumalakarregiren mausoleoa dira.
Herriko etxe zaharrena da eta bere egituran leiho zorrotz interesgarri bat ikus daiteke.
Armarri antolatua duen XVIII. mendeko eraikuntza, 1981.urtean zaharberritua.
Bigarrena bereziki nabarmena. Lau solairu ditu, beheko solairuan sarrera eta burdin hesi ederrez apaindutako lau bao daude; lehenbiziko solairuan eta bigarrenean bost bao ditu balkoiekin, hauek ere hesi ederrez apainduak.
Aizkorri Ataria I.Z-Anduetza baserria
San Bartolome auzoa, 13 - 20215 ZEGAMA aizkorribidean@aizkorri.net