Zegama, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren babesean dagoen mila eta bostehun bat biztanleko herri txiki eta ederra da; ondare naturalez, kulturalez eta historikoz blai dagoena eta Aizkorriren begiradapean garbi eta garden doan Oria ibaiaren goi ibarra. Mendiak nagusi diren ingurune honetan, natura eta honen balio ekologikoa dira nabarmentzekoak.