Oria ibaia Aizkorri mendilerroan jaiotzen diren errekasto txikien baturaz jaiotzen da eta kostaldera bidean, baso landaketa, haltzadi zein baserri eta larreak oinarri dituen landazabal atlantikoak zeharkatzen ditu. Oriaren goi-ibarrean, Zegamatik igarotzean, uraren kalitatea oso ona da eta hori dela-eta, interes ekologiko handiko arrain-komunitatea bizi da (amuarraina, ezkailua, loina, mazkarra eta aingira). Baina interes komunitarioko espezie moduan izendatuta dagoen bisoi europarraren (Mustela lutreola) presentzia da Oriaren goi ibarra KGB ( kontserbazio gune berezia) izendatzea ahalbidetu duena. Animalia honen populazioaren zainketak lehen mailako garrantzia du. Halaber, Desman piriniarra (Galemys pyrenaicus) ere bizi da bertan.
Aizkorri Ataria I.Z-Anduetza baserria
San Bartolome auzoa, 13 - 20215 ZEGAMA aizkorribidean@aizkorri.net