Bere edertasun, garrantzi historiko, eta irisgarritasun errazagatik, parke naturalak duen bitxi turistiko nagusienetakoa da. Erdi Aroan, San Adrian, gotorleku garrantzitsua izan zen eta baita erromes, merkatari eta bidaiarientzat atsedenleku ere; garai hartan errege, printze, armada, bidelapur, erromes… ugari igaro zen bertatik. Koban baseliza bat zegoen bidaiariek zituzten erlijio-betebeharrak asetzeko eta ostatu bat, atseden hartu eta indarberritzeko. Egun, garai hartan izan ziren eraikuntzen hondarrak ikus daitezke eta baita galtzadaren zati bat ere. Sarbidea: Zegamatik (Gipuzkoa) edota Araiatik (Araba)
Aizkorri Ataria I.Z-Anduetza baserria
San Bartolome auzoa, 13 - 20215 ZEGAMA aizkorribidean@aizkorri.net