2006an Parke Natural izendatu zuten eremu honetan, Euskadiko gailurrik garaienak lekutzen dira eta 19.331ha-ko hedadura izanik, Gipuzkoako Parke Naturalik zabalena da. Aizkorri mendilerroaren edertasunak, mendigune biziki erakargarria egiten du Aizkorri-Aratz; bertako kareharrizko gailur arrokatsuak, Oltza eta Urbiako larreak zein pagadi eta harizti zabalak guztiz nabarmentzekoak dira. Bisitariak, lapiaz-zelai eta kobazulo moduko fenomeno karstikoekin zein animalia- eta landare-komunitate aberatsarekin egingo du topo bertan, eremu hau zeinak Parke Natural izendatzeko arrazoietako bat izan diren. Mendigune hau, antzinako errege-bideak eta Santiago Bideak zeharkatzen dute San Adriango tuneletik barrena eta egun oraindik zenbait lekutan agerian da antzinako galtzada zaharra. Bertatik Santiagora bidean pasatako hainbat bidaiarik munduko gunerik garaiena zela aipatu zuten bertatik iragateak sortutako zailtasunak tarteko. Parke Naturalera Zegamatik eta Arantzazutik (Gipuzkoa) nahiz Araiatik (Araba) sartu daiteke.
Aizkorri Ataria I.Z-Anduetza baserria
San Bartolome auzoa, 13 - 20215 ZEGAMA aizkorribidean@aizkorri.net